Musikari edo talde bat? Maria Arnal Dimas.
Opari egiteko disko bat? Rosaliaren Motomami.
Musika entzuteko lekurik onena? Etxea.
Zer gosaltzen duzu? Fruta, ahuakate tostada eta kafea.
Zer galtzen zaizu beti? Betaurrekoak.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? "Ai, ama!".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Liburuetan.
Zure lehen mito erotikoa? Arale Norimaki.
Pertsonaia historiko bat? Clara Rockmore.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Etzan eta ixo.
Zure bertuterik handiena? Zaurgarritasuna.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Hor daudela jakitea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Ordenagailua, Internetera konektatuta.