“Asmo txarra ez beste edozer barkatzen dut”

Idazle bat?
Lucia Berlin.
Opari egiteko liburu bat?
Todo lo que crece, Clara Obligadorena.
Irakurtzeko lekurik onena?
Eguzkitan.
Zer gosaltzen duzu?
Zukua, kafea eta ogi txigortua olioarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?

Ez naiz azken bestondoaz gogoratzen…
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?

“Gehiegi hitz egin dut”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Plazerean.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Lagunekin.
Pertsonaia historiko bat?
Maria Luixa Erdozio Etxeberri.
Zer dago traban zure etxean?
Paper multzoak eta bikotekiderik gabeko galtzerdiak.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Paris, han beteko ditut 40 urte.
Zure lehen mito erotikoa?
Felix Iñurrategi.
Zure bertuterik onena?
Sentibera naizela.
Zure akatsik handiena?
Bakardadeari beldurra diodala.
Besteengan errazen barkatzen duzuna?
Asmo txarra ez beste edozer.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Lo ona.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Bai.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Ez dago modan, baina lurpera.