#Botaba, euskal esamoldeak zabaltzeko lehiaketa

botaba

Bigarren urtez, #Botaba Euskal Esamoldeen Erronka izeneko lehiaketa antolatu dute Labayru Fundazioak eta Gaztea Irratiak. Esamoldeek euskarari adierazkortasuna, bizitasuna eta kolorea ematen dizkiotela kontuan hartuta, haiek sare sozialetan zabaltzeko xedea du lehiaketak. Azaroaren 5ean hasiko da, eta 26an amaituko. Tarte horretan, esamoldeak erabilita bideoak egin eta Instagramen argitaratu beharko dituzte parte hartzaileek, #botaba traolaz. Hamasei urtetik gorakoek parte har dezakete (18 urtetik beherakoek gurasoen baimena beharko dute), eta taldean zein bakarka aurkeztu ahal izango dira lanak. Bideorik onenari emango dioten sari nagusiaz gain, istoriorik eta esamolderik originalenak, euskaltegietako bideorik onena eta bideo muntaiarik onena ere sarituko dituzte. Jarraibide guztiak botaba.eus atarian ezagut daitezke.


EUSKALTZAINDIAEUSKALTZAINDIAK bere webgunea berritu du. Urriaren 5ean aurkeztu zuten www.euskaltzaindia.eus eraberritua, Arantzazun, Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean. Estetika argiagoa eman diote, eta nabigazioa erraztu dute. Gainera, “egungo tresna guztietara” egokitua dago. Alegia, sakelakoetan, tabletetan, ordenagailu eramangarrietan nahiz pantaila handietan balia daiteke. Edukiei dagokienez, orain artekoei eusteaz gain, hizkuntz baliabideak noiznahi eskura izateko ahalegin berezia egin dute. Hala, hiztegiek, corpusek, arauek... kontsultagarri jarraitzen dute, eduki berriekin batera, Arantzazun bertan aurkezturiko Euskara Batuaren Eskuliburua, adibidez. Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria ere bertan kontsulta daiteke, baita Euskera agerkariaren hemeroteka ere.

 

 

 

 

LABURREAN

UZTAILEAN 0. zenbakia aurkeztu ostean, irailetik astero eskura daiteke Ttap gailu mugikorretarako astekari digitala. Anboto astekariak, Baleike aldizkariak, Goiena Komunikazio Taldeak, Tokikom Toki Komunika- bideen Bateraguneak eta Bartzelonako Sguard aldizkariak sortua, telefono eta tabletetan bakarrik irakur daiteke aldizkari multimedia. Hasieran bi ediziorekin jaio bazen ere, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa, Nafarroari ere leku egin dio urrian. Oraingoz, zenbaki berezi bakarra kaleratu dute, baina, erantzunaren arabera, edizio jarraitua sortzea aztertuko dute. Ttap.eus gunera jo behar da aldizkaria deskargatu eta irakurtzeko.

txiotesiaAZAROAREN 20an izango da #Txiotesia Txiokatu zure tesia 6 mezutan lehiaketaren 4. edizioa. Izenburuak ongi azaltzen duen moduan, parte hartzaileek 6 txiotan azaldu beharko dute egiten ari diren edota egin duten tesia. Hori bai, soilik parte hartu ahal izango dute tesia 2015 eta 2018 bitartean aurkeztu dutenek edo orain egiten ari direnek. Txiolari ulergarriena (500 euro) eta txiolari originalena (300 euro) sarituko dituzte. Ikertzaile euskaldunen lana gizarteratzea du helburu UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ekimenak, baita lan horien egileei izen-abizenak jartzea ere. Lehiaketari buruzko informazio guztia www.unibertsitatea.net gunean dago.