Irailean, ‘Eskola bat doan’

eskoladoanIrailaren erdi aldera, AEKren euskaltegi asko eta askotan (herri, egun eta ordutegi zerrenda AEKren webgunean dago ikusgai) Eskola bat doan ekimena gauzatuko da. Nahi duen orok ordubeteko euskara eskola bat jasoko du dohainik, AEKn euskara nola ikasten den ikusi ahal izateko. Horretarako, euskaltegia aukeratu eta izena eman behar da, www.aek.eus webgunean. Online e-uskaltegiak ere bat egingo du ekimenarekin. Ondorioz, A1 eta A2 mailetako ordubeteko unitateak jarriko dira gunean, nahi duenak egin ditzan, irailaren 17tik 24ra bitartean. Eta azken egunean, 24an, alegia, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 16:00etan ateak irekiko ditu gela birtualak: tutoreak egongo dira bertan, izena eman dutenen galderak erantzun eta zalantzak argitzeko. Ezinbestekoa izango da, hortaz, aurretik izena ematea, AEKren webguneko online ikastaroen edo www.egela.aek.eus gunean.