Komikiaren historian, itzal handiko lana da Alejandro Jodorowskyk (Tocopilla, Txile, 1929) idatzi eta Jean Giraud Moebiusek (Paris, Frantzia, 1938-2012) marraztutako LIncal. 80ko hamarraldian argitaratua, zientzia fikzioa eta metafisika nahasten dituen komikiak sekulako eragina izan du ondoren etorritako lan mordoan. Bada, orain, filma egingo dute, eta Taika Waititi zeelandaberritarrak zuzenduko du. Hala jakinarazi du Humanoids frantziar argitaletxeak, L’Incal argitaratu zuenak, hain zuzen. Jodorowskyk berak ere albistea berretsi du. Ikusi beharko da nola islatzen dituen protagonista nagusiaren, John Difool munta gutxiko detektibearen, abenturak. Izan ere, komediari beti egin izan dio lekua bere lanetan, eta komikiaren jarraitzaile batzuei, antza, ez die batere graziarik egin erabakiak.