“Erlojuak traban daude etxean”

Idazle bat? Sharon Olds poeta estatubatuarra.
Opari egiteko liburu bat? Maus, Art Spiegelman-en komiki liburua.
Irakurtzeko lekurik onena? Ohea, kuxin batzuekin.
Zer gosaltzen duzu? Olo esnea olo ahiarekin. Ondoren, kafea.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ahalik eta lo gehiena egitea.
Zein esakune errepikatzen duzu askotan? Ai, ama! Ai, ama!
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bidaiatzen. Aspaldian ez dago erraz, tamalez.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Anne Sexton-ekin eta Sylvia Plath-ekin, adibidez. Baina gure amona zenarekin ez ote nintzen pozago joango!
Pertsonaia historiko bat? Virginia Woolf.
Zer dago traban zure etxean? Erlojuak.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Mendira, etxekoekin eta lagunekin.
Zure lehen mito erotikoa? Paul Newmanen begirada urdina.
Zure bertuterik onena? Burua hainbat lekutan edukitzea, aldi berean.
Zure akatsik handiena? Burua hainbat lekutan edukitzea, aldi berean.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Barkatzeko eskubidea irabazia baldin badut, barkabera ni!
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Musikarako dohaina, instrumentuak jotzekoa.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, eta Bizi dantza diskoan bi kantu idatzi ditut aurreskua dantzatzeko.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu eta itsasora.