Aurten, 750. urteurrena beteko du Aiaraldea eskualdeko Artziniega herriak. Izan ere, 1272. urtean sortu zuen Alfontso X. Gaztelakoak. Urtebetetzea ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte urte osoan; besteak beste, Arciniega abizenen bilkura, uztailaren 9an. Horrela, deitura herriaren izena duten pertsonak bildu nahi dituzte. Antza, bertan ez dago abizen hori duen inor. Espainian, ordea, 700 lagunek baino gehiagok dute lehen edo bigarren abizen. Amerikan, halaber, are zabalduago ei dago: Mexikon, Ekuadorren, Kolonbian, Perun, AEBetan... Arciniega deituradunak biltzen dituen Facebookeko gaztelaniazko orrialde batek, esaterako, 1.500 kide baino gehiago ditu. Uztaileko bilkuran parte hartu nahi dutenek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean eman dezakete izena, ekainaren 9ra arte. Eta, inork zalantzarik balu ere, Arciniega edota beste aldaeraren bat (Arceniega, Arciniegas, Arzeniega...) dutenek parte har dezakete.