Valentziako Laurak Bat euskal etxeak euskara ikasteko barnetegia egin du Sinarques (Sinarcas) herrian. Maiatzaren 6tik 8ra, hamazazpi ikaslek hartu dute parte, bi taldetan banatuta: hasiberriak edo mintzatzea kostatzen zaienak, batetik, eta hitz egiteko gai direnak, bestetik. Hori eskola orduan, aisialdia elkarrekin igaro baitute guztiek, tirolinan, arku tiroa praktikatzen edota bertako bodega batean egindako ardo dastaketan. Ikasle gehienak Valentziako Hizkuntz Eskolakoak izan dira, baina baita Alacanteko eta Castelloko Hizkuntz Eskoletakoak eta Laurak Bat euskal etxekoak ere. Bi irakasleak (Garikoitz Knörr eta Izaskun Kortazar) eta ikasleak oso pozik geratu dira emaitzarekin, eta errepikatzeko asmoa azaldu dute: “Printzipioz, urtean behin, eta agian astebetera luzatuta, hori proposatu dutelako aurtengo ikasleek”. Euskara ikasi eta praktikatzeaz gain, gustura ibili diren seinale.