Pello Lizarralde idazlearen, Juan Ignacio Agorreta margolariaren, Imanol Ubeda musikariaren eta Imanol Rayo zinemagilearen lanek osatu dute Sastraka/Maleza, Lizarralderen testu bat abiapuntu. Ezinezko bidaia batez ari da idazlea, iraganera itzultzeko ezintasunaz. Bada, testu horretan inspiratuta sortu dituzte Agorretak margolanak, Ubedak abestiak eta Rayok argazkiak. Guztiak batuta eratu den erakusketa Donostian izango da laster, Iruñetik eta Gasteiztik igaro ondoren. Irailaren 30ean inauguratuko dute, lau sortzaileen mahai inguruarekin. Gero, urriaren 21ean, Jon Ubedak kontzertua eskainiko du; azaroaren 14an, berriz, Pello Lizarraldek hitzaldia. Hori guztia Agorretaren margolanak eta Rayoren argazkiak jasoko dituen erakusketaren egoitzan, hots, Ernest Lluch kultur etxean. Erakusketa azaroaren 18ra arte egongo da zabalik. Hilabete batzuk geroago, datorren urteko urtarrilean, zehazki, Bilbon izango da Sastraka/Maleza, Bizkaia Aretoa UPV/EHU eraikinean. Gainera, Erein argitaletxeak argitalpen batean bildu du dena: testua, margoak, diskoa, argazkiak eta argazkiei laguntzeko sortutako doinuak.