Alemaniako zenbait unibertsitatetako ikertzaileek egindako azterlan baten arabera, txorien kantua entzutea onuragarria da buru osasunerako: antsietatea murrizten du. Alderantziz, trafikoaren hotsa entzutea depresio egoera handiagoekin lotu dute. Scientific Reports agerkarian argitaratutako azterketan, 295 lagunekin egindako probak izan dituzte oinarri. Bakoitzari hainbat txori kantu eta trafiko soinu jarri zizkieten. Emaitza, arestian aipatua. Gainera, txorien kantua espezie batekoena edo bestekoena izateak ez omen zuen eragin ona aldatzen. Bai mendian ibiltzea bai trafikoaren zarata ezagun dituen oro ez da harrituko emaitzokin. Ikerlanaren egileek diote orain ondorioztatutakoak etorkizunean buruko gaitzak lantzeko har daitezkeela kontuan.