Amaitzear da ikasturtea, eta hastear uda. Nola ez, datozen hilabeteotan ere euskara ikasten edota ikasitakoan sakontzen jarraitzeko aukerarik ez da faltako, propio prestatu dugun eskaintzari esker. Izan ere, AEKn, uda batek bik beste balio du! Eñaut Mitxelena.

Iaz, pandemia zela eta, udako eskaintza nabarmen murriztu behar izan zen; besteak beste, barnetegiak bertan behera geratu ziren. Aurten, ordea, osasun egoerari egokituta, eskaintza zabala izango da berriro ere: ikastaro trinkoak, barnetegiak, online ikastaroak, mintzalagun egitasmoak... behar eta nahi orori erantzuteko moduko aukera.
Jakina, pandemiak aurtengoan ere eskaintza baldintzatu du, baina ez kamustu. Osasun neurriak zorrotz bermatuta egingo dira jarduera guztiak, osasun egoerara erabat moldatuta. Hala, esaterako, barnetegietan nahiz aurrez aurreko ikastaro trinkoetan, gehieneko ikasle kopurua mugatu egin behar izan dute. Familia barnetegia eta ibiltaria, aldiz, ez dira egingo; gainerako barnetegi guztiak, ordea, bai. Ikasle kopurua mugatua denez, izena eman nahi duenak bere euskaltegian edota gertuen duenean egin beharko du, non, informazioa emateaz gain, matrikula online egingo zaion. Une horretan jakingo dute interesatuek lekurik duten ala itxaron zerrendan ipiniko dituzten. Maiatzaren 24an zabaldu zen matrikulazio epea, eta, edukiera mugatua dela eta, uztaileko lehen bi barnetegietan leku gutxi geratzen da, esaterako. Hala ere, irailera bitartean beste hainbat barnetegitan parte hartzeko aukera badago. Adibidez, abuztuaren 16tik 29ra Arantzan egingo den horretan, B2 eta EGA/C1 mailak egiaztatzeko azterketa prestatzekoa.
Hortaz, azkar ibili, uda gainean dugu eta. Euskara modu atsegin eta seguruan ikasteko paradarik ez da faltako, seguru!


ONLINE IKASTAROAK

Uztailaren 5etik irailaren 24ra. Matrikulatzeko azken eguna: ekainaren 25a.
l A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak. Azterketak prestatzeko 75 orduko ikastaroak.
Prezioa: 283 euro (A1, A2, B1, B2 eta C1). C2 maila: 347 euro.
l C2 atarikoa (hobekuntza ikastaroa). C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Prezioa: 283 euro.
l BOGA ikastaroak: hiru hilabete.
Prezioa: 72 ordu, 222 euro. Mintzasaioak aparte kontratatu behar dira (ordubete astero). Solteak: 43,75 euro orduko. Taldean (5 pertsona gutxienez): 8,75 euro orduko.

Izena emateko edota informazio gehiago jasotzeko: 639 440 615 telefono zenbakian, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo https://aek.eus/eu/online web orrialdean.

IKASTARO TRINKOAK

Uztailean, abuztuan eta irailean, ikastaro trinkoak eskainiko dituzte AEKren hainbat euskaltegitan, Hego eta Ipar Euskal Herrian. Aurrez aurreko taldeak, bai euskara ikasteko bai azterketak prestatzeko. Informazio gehiago jasotzeko edota matrikula egiteko, jo gertuen duzuen euskaltegira edo www.aek.eus gunera.

UDAKO BARNETEGIAK

Euskalduntze barnetegiak
Arantzan (Nafarroa) eta Foruan (Bizkaia)
A2, B1, B2, C1 mailak
l Uztailaren 5etik 18ra, Foruan
 (A2.2 eta B1)
l Uztailaren 19tik abuztuaren 1era, Foruan (B2 eta C1)
l Abuztuaren 2tik 15era, Arantzan
(B1, B2 eta C1)
l Abuztuaren 16tik 29ra, Arantzan
(B2 eta C1)
l Abuztuaren 30etik irailaren 12ra, Foruan (B1 eta B2)
Prezioa: 514 euro (aurrematrikula: 386 euro)
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 12 egun lehenago edo leku guztiak bete arte.
Informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 607 67 35 41 (Hego Euskal Herritik) eta 0034 607 67 35 41 (Ipar Euskal Herritik) telefono zenbakietan.

Euskalduntze barnetegiak
Urepelen (Nafarroa Beherea)
A1, A2, B1, B2, C1 mailak
l Uztailaren 12tik 23ra
l Uztailaren 26tik abuztuaren 6ra
Prezioa: zehazteke. Ipar Euskal Herriko herritarrek laguntzak jaso ditzakete, baldintzen arabera.
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino bi aste lehenago.
Informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 0033 559 25 76 09 (Hego Euskal Herritik) eta 05 59 25 76 09 (Ipar Euskal Herritik) telefono zenbakietan.

Mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak
Arantzan (Nafarroa)
B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko
l Abuztuaren 16tik 29ra
Prezioa: 514 euro (aurrematrikula: 386 euro).
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino 12 egun lehenago edo leku guztiak bete arte.
Informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 607 67 35 41 (Hego Euskal Herritik) eta 0034 607 67 35 41 (Ipar Euskal Herritik) telefono zenbakietan.

Zuberera ikasteko barnetegia
Mendikotan (Zuberoa)
l Uztailaren 26tik 31ra
Prezioa: zehazteke. Ipar Euskal Herriko herritarrek laguntzak jaso ditzakete, baldintzak betez gero.
Izena emateko azken eguna: barnetegia hasi baino bi aste lehenago.
Informazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 0033 559 25 76 09 (Hego Euskal Herritik) eta 05 59 25 76 09 (Ipar Euskal Herritik) telefono zenbakietan.


MINTZATALDEAK

AEKren mintzapraktika egitasmoak, Praktikatuk, udako mintzataldeak antolatuko ditu hainbat herritan.
Prezioa: dohainik
Izena emateko azken eguna: ekainaren 11
Informazioa: zure euskaltegian edo praktikatu.eus webgunean
Izena emateko: zure euskaltegian edota http://emanizena.praktikatu.eus/ orrialdean.