Abenduaren 15ean, 36 urte bete zituen Nafarroako Euskararen Legeak. Urteurrena profitatuta, legeak eragiten duen diskriminazioa salatu zuen Euskalgintzaren Kontseiluak, “beste eskubideetan ez bezala, hizkuntza eskubideetan herritarrei bizi diren herriaren arabera” aitortzen zaizkielako eskubideok. Kontseiluak nabarmendu zuenez, aukera bakarra dago Nafarroan diskriminazioarekin amaitu eta hizkuntza justizia lortzeko: ofizialtasuna. Hala, 2022ko irailaren 16an Euskararen Nafar Kontseiluak euskararen ofizialtasunaren gainean eginiko adierazpena oinarri, kanpaina hasi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadila eskatzen zuen adierazpenak, eta, horretarako, Euskararen Legea aldatzea. Nafarroa osoko eragileek adierazpenarekin bat egitea du helburu kanpainak. Abenduaren 15erako, 70 eragile eta elkartek egin zuten bat, baina kanpainak aurrera jarraitzen du. Atxikimendua eman nahi duten elkarte eta eragileek Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzi behar dute.