Malinois txakurra edo malinois artzain txakur belgikarra da txakur arrazarik bizkorrena. Orain arte, border collie arrazakoak jo izan dira adimendunetzat, baina Helsinkiko Unibertsitatean (Finlandia) egindako ikerketa batek malinois txakurrak jarri ditu aurretik. Hori bai, border collieak bigarren postuan ageri dira Nature Scientific Reports aldizkarian kaleratu duten ikerketan. Txakurren adimena aztertzeko, 13 arrazatako 1.002 txakurri 10 proba egin dizkiete, hala arrazoiketa probak nola proba kognitiboak. Bai malinois txakurrek bai border colliek oso emaitza onak lortu dituzte, baina lehenek puntuazio hobea lortu dute: gehienez 39 puntu lortu ahal ziren, eta lehenek 35 eta bigarrenek 26 lortu zituzten. Hirugarren arrazak, hovawart delakoak, 25 puntu eskuratu zituen. Ikerketa zabala izan da, baina arraza gutxi aztertu ditu, ehunka baitaude munduan. Hortaz, agian txakur azkarragorik izango da?