Musikari (edo talde) bat? Jeff Buckley.
Opari egiteko disko bat? Blues Funeral (Mark Lanegan).
Musika entzuteko lekurik onena? Egongela.
Zer gosaltzen duzu? Oloa eta mueslia jogurtarekin, eta kafe asko olo esne gutxirekin.
Zer galtzen zaizu beti? Gitarrarako kapoa.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Ez dakit.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Janaritan eta asko erabiliko ditudan gauzetan.
Zure lehen mito erotikoa? Ez dut gogoan.
Pertsonaia historiko bat? Lucio Urtubia.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Sofa.
Zure bertuterik handiena? Enpatia eta arazoen aurrean hotz jokatzea. Azkena akatsa ere izan daiteke...
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Samurtasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Txalupa bat, handik lehenbailehen ateratzeko.