Musikari (edo talde) bat? Beñat Antxustegi.
Opari egiteko disko bat? Innerspeaker (Tame Impala).
Musika entzuteko lekurik onena? Garuna.
Zer gosaltzen duzu? Bi kafe.
Zer galtzen zaizu beti? Mundu gizatiarragoa lortzeko esperantza.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Ufa…
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Kafe on batean.
Zure lehen mito erotikoa? Akaso, Spice Girls-en kirolaria zena.
Pertsonaia historiko bat? Inar, nire iloba.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ur hotza eta isiltasuna.
Zure bertuterik handiena? Bakardadeaz gozatzen jakitea.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Bihotza irekitzea.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Bueltatzeko ontzia.