“Buru karratuegia dut”

Idazle bat? Julio Cortazar.
Opari egiteko liburu bat? Eider Rodriguezen Bihotz handiegia.
Irakurtzeko lekurik onena? Ohea, lotara joan aurretik.
Zer gosaltzen duzu? Fruta, oloa eta rooibos infusioa.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Lo egitea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Baina"-rekin hasitako edozein.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bidaiatzen.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Samanta Schweblin-ekin.
Pertsonaia historiko bat? Simone de Beauvoir.
Zer dago traban zure etxean? Bere lekuan ez dagoen edozein gauza.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Patagonia.
Zure lehen mito erotikoa? Titanic-eko Leonardo DiCaprio.
Zure bertuterik onena? Entzutea.
Zure akatsik handiena? Buru karratuegia izatea.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Zerbait ahaztea edo puntuala ez izatea, nire ezaugarri ere badira eta horiek. Zer erremedio!
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Erreakzionatzeko gaitasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Bai, dantza irakaslea izan nintzen.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Erraustu.