"Ez dago oso urrun joan beharrik bidaiatzeko, eta ez dago bidaiatu beharrik oporrak gozatzeko". Onintza Enbeitaren hitzak dira, AIZU!ren udako zenbakian. Zuek euskara ikasten ari zarete oporretan, baina normalean bidaiatu egiten duzue? Ala gehiegizko obsesioa dago? Izan ere, jada ez diogu galdetzen jendeari oporretan inora joango den, nora joango den baizik, bidaiatzea nahitaezkoa balitz bezala.
Uztaileko lehen hamabostaldiko Arantzako barnetegiko taldea


1. Martin eta Joseba
Jendeak gero eta urrunago joan nahi du Instagram zaleek bezala egiteko. Bidaia modu hau kaltegarria da, kutsaduragatik edo bertako herritarrentzat. Lekuz aldatzea ulergarria da, baina hegazkina hartzea ez da beharrezkoa. Errespetua bai.

2. Olatz
Gaur egun bidaiatzeko obsesio puntu bat dago. Udan jende gehiegi dago leku guztietan eta bidaiak oso garestiak dira; beraz, ez du merezi bidaiatzea garai batzuetan.
3. Ana
Oporrak dira disfrutatu eta deskantsatzeko, ez du inporta urrun joatea. Onena kanpina da: natura bizi, ordutegirik eta etxeko lanik ez... baina aurten oporrak barnetegian egin ditut.
4. Loli
Badirudi oporrak eta bidaiak elkartuta egon behar direla, baina badago jende asko oporrik gabe geratzen dena, bere oporrak beste lan batekin betetzen dituelako.
5. Aitor
Urruti joatea ez da beharrezkoa; batzuetan, edo gehienetan, ez ditugu ezagutzen gure bazterrak. Horrez gain, jendeak herrialdeak bilduma bezala hartzen ditu.
6. Paula
Pertsona bakoitza oporretan doa izaeraren arabera. Gainera, zoritxarrez, geure bizitza mailak zerikusia du.
7. Patricia
Modan dago leku exotikoetara bidaiatzea gero sare sozialetan jartzeko. Ez gara konturatzen zer garrantzi daukan momentua bizitzeak eta oroitzapen horiek gordetzeak.
8. Noelia
Bidaiatzeko pribilegioari buelta bat eman beharko genioke. Konturatu behar gara gure oporren eragina zein den, ingurumenean zein jendearengan.