480agur

GARENA GARA
Agur
Tough Ain’t Enough 2023

Ziztu bizian du izena Gernikako Agur taldearen diskoko estreinako kantuak, eta ziztu bizian doaz hor bildu dituzten bederatzi abestiak. Punk rock fresko eta azkarra egiten du hirukote honek, apur bat Briefs, Clorox Girls eta antzeko taldeen ildotik, eta, taldekideek inoiz esan duten moduan, pretentsio handirik gabe eta ondo pasatzeko asmoz. Baina rock-and-rollaren bidez ondo pasatzea eta entzuleek ere disfrutatzea ez da asmo hutsala, gaur egun gauzak nola dauden ikusita. Taldeak orain arteko produkzio guztia sartu du diseinu dotoreko disko honetan, aurrekoan plazaratu zuten maketako kantuak barne.