Musikari edo talde bat? Mixel Etxekopar.
Opari egiteko disko bat? Soul of Angola: Anthologie De La Musique Angolaise 1965 - 1975.
Musika entzuteko lekurik onena? Pasieran, kaskoekin; mendira bidean, kaskoak kenduta.
Zer gosaltzen duzu? Tostadak ahuakatearekin edo tahinarekin eta kafea.
Zer galtzen zaizu beti? Aterkiak.
Zein esaldi errepikatzen duzu askotan? “Hau ez da kasualitatea” esaldia.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Erosotasunean.
Zure lehen mito erotikoa? Nire herriko neskatxa maite bat.
Pertsonaia historiko bat? Ramon Franco, diktadorearen anaia. Oso pertsonaia interesgarria.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Normalean ez dut bestondorik edukitzen.
Zure bertuterik handiena? Inprobisatzeko gaitasuna, agian.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zintzotasuna.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Hamaka bat.