Musikari (edo talde) bat?Stevie Wonder.
Opari egiteko disko bat? Anderson .Paak-en Ventura.
Musika entzuteko lekurik onena? Edozein.
Zer gosaltzen duzu? Kafea eta fruta edo zukua.
Zer galtzen zaizu beti? Maskara.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Denak erakusten digu zerbait.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Air Jordan zapatiletan.
Zure lehen mito erotikoa? Barkatu? Kar-kar!
Pertsonaia historiko bat? Muhammad Ali.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Kaña limoiarekin, kar-kar!
Zure bertuterik handiena? Zintzotasuna.
Eta lagunengan gehien estimatzen duzuna? Zintzotasuna, halaber.
Zer eramango zenuke uharte huts batera? Nire gitarra.