Aktorea

Gustuko duzun filma? Trilogía del Baztan. Misteriozkoa delako, eta Nafarroan grabatua.
Zuzendari bat? Daniel Calparsoro. Bere pelikulak gustuko ditut.
Askotan ikusi duzun filma? Ocho apellidos vascos.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Inoiz ez dut pelikularik bukatu gabe uzten.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Atentzioa ematen ez didan filmeren bat, ez dudalako iritzirik.
Gustuko duzun aktore bat? Aitziber Garmendia.
Gustuko duzun telesaila? Ikusi dudan azkena: Detective Touré, Primeran plataforman euskaraz dagoena.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Lagunduta. Zinemara bakarrik joatea oso aspergarria da.
Zinematik atera eta gero... Zer edo zer hartzera edo afaltzera. Aprobetxatu egin behar da.
Krispetak, bai ala ez? Batzuetan bai, baina ez beti.
Ikusi duzun azken filma? El correo.
Ikusi nahi duzuna? Menudas piezas.
Eta telesaila? Ángela eta The Other Life. Biak Bilbon grabatu ziren, iaz.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.