Buffaloko (AEB) Canisius Collegeren ikerketa baten arabera, maskotarekin oheratzen diren pertsonek lo kalitate hobea dute. AEBetako ia mila emakume helduk hartu zuten parte azterketan: % 55ek txakurrarekin partekatzen zuten ohea; % 31k, katuarekin; eta % 57k, baita bikotekidearekin ere. Emaitzen arabera, txakurrak dira ohekide onenak; ostean, gizakiak eta katuak. Zergatik? Bada, txakurrek nahiko geldirik egiten dutelako lo, ohekidea esnatu gabe. Eta segurtasun eta konpainia sentsazioa ere ematen dute. Bikotekideak ere eskain dezake babes hori, baina gizakiok gehiago mugitzen gara lotan. Azkenik, katuak dira ohekide txarrenak: giza konpainiak bezainbesteko traba, edo handiagoa, egin dezakete, eta ez dute bikotekide edo txakur baten segurtasun sentsazio bera sortzen. Australian sexu eta adin guztietako jendearekin egindako beste ikerketa batek ere ondorio bera atera du: txakurrarekin lo egiten duten pertsonak atseden sentsazio handiagoarekin jaikitzen dira, animaliaren errutinei lotutako ohitura erregularragoak dituztelako eta lotara goizago joaten direlako.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.