Hogeita hamar urte geroago, La Haine film gogoratua bueltan da. Oraingoan, ordea, oholtza gainean eta musikal bihurtuta. 1995ean estreinatu zuen Mathieu Kassovitz zuzendariak La Haine. Sekulako arrakasta lortzeaz gain, kultuzko film bilakatu zen. Parisko aldirietako hiru gazteren bizipenak (Vinz, Hubert eta Saïd) kontatzen ditu, poliziek auzoko gazte bat hilzorian uzten dutenean sortzen diren gatazken testuinguruan. Polizia indarkeria, arrazismoa, gizarte bazterkeria... gaurkotasunik galdu ez duten gai berei eutsiko die musikalak. Jatorrizko gidoia eta elkarrizketak ere mantenduko ditu, baina zenbait eszena berrinterpretatu egingo dira, eta musika eta koreografiak gehituko zaizkie, jakina. Pantailak eta bestelako elementu eszenikoak ere baliatuko dituzte. Musikala Farid Benlaghak ekoitziko du, eta Kassovitz berak zuzenduko. Hori bai, Vinz, Hubert eta Saïd protagonisten rolak ez dituzte filmeko aktoreek antzeztuko. Musikala urrian estreinatuko dute, La Seine Musicale auditoriumean, eta ondoren Frantzian ez ezik, beste hainbat herrialdetan ere eskainiko dute.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.