“Gauzak botatzeko sekulako erraztasuna dut”
Idazle bat? Txomin Agirre, euskal idazle gutxietsiena.
Opari egiteko liburu bat? Oparia nori egiten zaion...
Irakurtzeko lekurik onena? Etxeko sofan, terraza batean, trenean, komunean...
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea eta ogi txigortua etxeko marmeladarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Ohean egun osoan geratzea, konpainia goxoan.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Milaka, aipuen bidez hitz egiten dut.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Bizitza errazten duen edozertan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Nahi baino gutxiagotan ikusten ditudan bihotzeko lagunekin.
Pertsonaia historiko bat? Zizeron: geuk ere ez dakigu literatura arerioengandik defenditzen.
Zer dago traban zure etxean? Ezer ez, gauzak botatzeko sekulako erraztasuna dut!
Joateko asmoa daukazun leku bat? Porto, laster; eta Sizilia, noizbait.
Zure lehen mito erotikoa? McGyver!
Zure bertuterik onena? Dena ulertzen saiatzen naiz.
Zure akatsik handiena? Dena ulertzen saiatzen naiz.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Besteek benetan sentitzen dutena.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Bizitzeko berezko adorea duen jendea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez, tormentuzko hiru-lau eskola oroitzen ditut.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Geratzen direnek agur esateko modua merezi dutenez, errausketa.