Luix Mitxelena
Aktorea
Gustuko duzun filma? Denboraldiak izaten ditut filmekin obsesionatzen naizela; adibidez, The Substance gustatu zitzaidan.
Zuzendari bat? Asier Altuna. Bere garaian, Amama-rekin obsesionatu nintzen. Gainera, istorioak nola kontatzen dituen gustuko dut.
Askotan ikusi duzun filma? I Am Mother.
Osorik ikusi gabe utzi zenuen... Ezin dut Harry Potter-ekin, nahiz eta behin eta berriz saiatu.
Lagun bati ez zenioke inoiz gomendatuko... Paolo Sorrentinoren Parthenope. Estetikoki oso polita, baina istorioak ez ninduen erakarri.
Gustuko duzun aktore bat? Rowan Atkinson.
Gustuko duzun telesaila? Baby Reindeer. Oso arraroa, baina gustatu zitzaidan utzitako sentsazioa.
Zinemara bakarrik ala lagunduta? Bietara, baina aukeran lagunduta, esperientzia partekatzeko.
Ikusi duzun azken filma? Until Dawn. Bideojoko batean oinarritua dago, eta jokatzen nuenez, jakin-mina nuen.
Ikusi nahi duzuna? Faisaien Irla.
Eta ikusi nahi duzun telesaila? Goenkale osorik ikusi nahiko nuke berriro. Eta, orain, Desagertuta.