heltzear web

ETBk unibertso digitalera eraman ditu bere kate jeneralistak. Hala, martxoaren 18an ETB1 On eta ETB2 On abiatu zituen, ETB1 eta ETB2 kateen bertsio digitalak, hurrenez hurren1. Ez dira erabat berdinak izango: guztietan eskainiko dituzte, aldi berean, albistegiak eta gaurkotasuneko saioak, baina eduki bereiziak2 eta osagarriak ere edukiko dituzte. ETB1 Onek ETB3ren tokia hartuko du, eta ETB2 Onek ETB4rena. Horrexek eragin du kezka: ETB3 neska-mutikoei eskainitako katea izanik, haurrentzako kate bakarra desagerrarazi dela salatu dute Pantailak Euskaraz eta Aldatu Gidoia taldeek, eta horrek haur asko euskarazko eskaintzarik gabe utziko dituela. Besteak beste, Eustaten datuen arabera, EAEko familien ia % 40k ez dutelako Internetera konektatutako telebistarik. Horren aurrean, sinadura-bilketa jarri dute martxan, ETB3 ez itxi! lelopean.

heltzear web

506hegan

Itsuentzako antzezlan irisgarria ondu du Piszifaktoriak

Ikusmena ez beste3 zentzumen⁴ guztiekin bizitzeko antzezlana prestatu du Piszifaktoria Ideien Laborategiak: Hegan egiteko gogoa da. Itsuentzat eta edozein motatako ikusmen-arazoak dituztenentzat erabat irisgarria5 izango da. Ikusmen-arazorik ez dutenek begiak estalita bizi izango dute antzezlana. Osasun mentala du gai nagusi Mikel Ayllonek eta Amaia Garatek diseinatutako dramaturgiak, eta publikoarekin Ayllon bera eta Irati Agirreazkuenaga ariko dira. Martxoan hiru emanaldi eskaini badituzte ere, erabateko estreinaldia maiatzean izango da, Leioan.

hasieran web

506korrikaso

APIRILEKO AIZU! argitaratzen denean, 24. Korrika amaituta egongo da. Hala ere, oraindik izango da aukera, www.korrika.eus webgunean, hark emandakoaz⁶ gozatzeko. Adibidez, hamaika egunetan ateratako argazkiak ikusgai jarri dituztelako. Bestalde⁷, Ander Iriarte egiten ari den Jalgi hadi dokumentalean parte hartzeko aukera du edonork⁸. Horretarako, nahi duenak Korrika eta euskara berarentzat zer diren azaltzeko bere bideo-testigantza⁹ bidal dezake10. Bideo-testigantzei buruzko informazio guztia webgunean dago.

bidean web

506irakurketa

ZER.EUS webgune berriak Euskal Herriko kultur ekitaldiak leku bakarrean biltzea du helburu. Antzerkia, kontzertuak, erakusketak... informazioa automatikoki jasotzen du eta bi modutan helarazten11 dio erabiltzaileari12. Batetik, webgunean bertan erakusten du. Bestetik, astero e-mail bat bidaltzen die. E-maila jasotzeko, harpidetu13 egin behar da. Webgunea osatzen14 laguntzeko aukera ere badago: kultur ekitaldiak argitaratzen dituen webgune bat ezagutuz gero, Zer.eus-era bidalita automatikoki gehitzen dute agendan.

hasieran web

506fototeka

ARGIA aldizkariak Fototeka.argia.eus webgunea sortu du. Bertan, 1960ko hamarkadatik15 gaur arte ateratako 100.000 argazki inguru daude. Guztiak lizentzia librez eta kalitate handiz deskarga daitezke16. Fototekaren helburua da Euskal Herriko historia hurbileko17 irudiak jendearen eskura jartzea eta ondarea18 partekatzea. Guztira, 700 argazkilariren baino gehiagoren lanak bildu dituzte. Gainera, etorkizunean fototeka handitzen jarraitu nahi dute eta, jendearen ekarpenak19 ere onartuko dituzte.

1. Hurrenez hurren: ordena horretan, hurrenkera horretan.
2. Bereizi: ezberdin.
3. Ez beste:
excepto (es), excepté (fr).
4. Zentzumen:
sentido (es), sens (fr).
5. Irisgarri:
accesible (es), accessible (fr).
6. Emandakoaz:
eman duenaz, eman duen horretaz.
7. Bestalde:
por otro lado (es), d'autre part (fr).
8. Edonor:
cualquiera (es), n'importe qui (fr).
9. Testigantza:
testimonio (es), témoignage (fr).
10. Dezake:
ahal du.
11. Helarazi:
transmititu.
12. Erabiltzaile:
usuario, -a (es), utilisateur, -trice (fr).
13. Harpidetu:
suscribir(se) (es), (s')abonner (fr).
14. Osatu:
completar (es), compléter (fr).
15. Hamarkada:
década (es), décade (fr).
16. Daitezke:
ahal dira.
17. Historia hurbil:
historia reciente (es), histoire récente (fr).
18. Ondare:
patrimonio (es), patrimoine (fr).
19. Ekarpen:
aportación (es), apport (fr).

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.