bidean web

Elkar argitaletxeak kaleratu du idazle bizkaitarraren liburu berezi hau. Jaiok pentsamendu laburrak bildu ditu, hiztegi baten antzera antolatuta, Atik Zra. Irakurleak egileak urteetan jorratutako1 testuak topatuko ditu bertan, hainbat idazmoldetan2: lerro bateko aforismoak, apunteak, poema antzeko pasarteak edo orri bateko gogoeta landuak. Bestalde, mota askotako gaiak bildu ditu idazleak: ametsak, burutazioak, giza harremanak, isiluneen pisua, kalean ikusitako eszenak, adiskideen pasadizoak3, umetako oroitzapenak… Horiekin batera, barrura ere begiratu du, ordea, eta bere buruaren erretratu gisakoa eskaintzen dio irakurleari, sotila eta intimoa. Idazkerari dagokionez, hurbiltasunez aritu da, arintasuna eta sakontasuna konbinatuz, batzuetan poetiko, besteetan zorrotz.

502linazasoro

bidean web

Karlos Linazasoro, umore beltzez

Düsseldorfeko txibatoa (Erein) da Karlos Linazasororen azken liburua. Karl izeneko alemaniar zorrotz eta obsesiboa da protagonista, Espainiako hegoaldeko auzo baten egunerokoa kontatzen duena: kaleetako auto gaizki aparkatuak, parkeko iturri kutsatuak, manifestazio zaratatsuak, auzokideen utzikeria4… Pasarte barregarriak eta mingarriak tartekatzen5 dira, bizitzaren miseria eta mundu groteskoa umore beltzez erakusteko. Hala, hausnarketa sozial gupidagabe, ironiko eta ausarta egiten du Linazasorok.

502enarak

bidean web

ENARAK
Bernardo Atxaga
Pamiela, 2025

Urtain boxeolaria da nobela honetako lehen pertsonaia. Lau narratzaileak, berriz, deabruak dira, eta gauzak kontatzeko oso modu berezia dute. Adibidez, batek dio Arroagoia inguruko mendiak “poliberdeak” direla. Bada, beldurrik gabe esan daiteke irakurleak “poliatseginez” irakurriko duela liburua: suspensea, umorea, sakontasuna, lengoaiaren6 erabilera arina, ausardia... aurkituko ditu.

1. Jorratu: landu, garatu.
2. Idazmolde:
idazteko modu, idazkera.
3. Pasadizo:
anekdota.
4. Utzikeria:
dejadez (es), laisser-aller (fr).
5. Tartekatu:
intercalar(se) (es), s'intercaler (fr).
6. Lengoaia:
hizkuntza.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.