bidean web

 

Idazle tolosarrak egunerokoa eta saiakera1 lotu ditu Itza­la. Gaixotasun baten kronika (Erein) liburua osatzeko. 25 urte daramatza fibromialgia eta neke kronikoa bizitzen, eta azken urteetan haren gaixotasunak okerrera egin du. Krisialdi gogorra izan zuen duela lau urte, eta orduan iradoki2 zion Uxue Razquin editoreak gaitzaren gainean idazteko. Erronka3 handia izan da egilearentzat bere gaixotasunari buruz idaztea, baina esku artean dugu emaitza. Gaixotasunak, osasuna kentzen duen neurrian, dolua⁴ dakar berekin. Garai gogorrak, ordea, argi-ilunak piztu ditu idazlearengan, bizitzaren aurkia eta ifren­tzua⁵. Alde batean, sufrimendua, nekea edo hitzak ezkutatzen dituen gandu⁶ ikaragarria; bestean, aldiz, argi-iturri diren filosofia edo artea. Kasu honetan, literatura.

hasieran web

508ziburu

Liburuak eta diskoak Ziburun

Aurtengo Azo­ka ekainaren 6an egingo da Lapurdiko herrian, Bal­tsan elkarteak eta Argia komunikabideak antolatuta⁷. Eus­karaz baikara izango da lema; eta omendua, Beñat ­Oihartzabal idazle, hiz­kuntzalari eta irakaslea. Liburuz eta diskoz betetako 41 erakusmahaiez⁸ gain, hainbat kontzertu labur eta sei liburu-aurkezpen egongo dira. Eta umore-ikusgarria⁹, bertso- eta marrazki-saioa, umeentzako ikuskizuna, rol-joko partidak... ere bai. Jurgi Ekizaren kontzertuaz amaituko da eguna.

bidean web

508hiparkia

FILOSOFOA, TXAKURRA ETA EZKONTZA
Barbara Stok
Henrike Olasolo/Aitziber Renteria
545 Argitaletxea, 2026

Hiparkia (Grezia, K.a. IV. mendea) lehen emakume filosofoetako bat izan zen. Atenasera joan zen, familia aberats bateko oinordekoarekin10 ezkontzeko. Han, baina, Krates filosofoa ezagutzeak betiko aldatu zion patua11. Krates ondasun materialik gabe bizi zen, eta zalantza eragin12 zion ezkonbizitza dirudunaz: zertan aukeratu luxuzko bizimodua, egiazko askatasunarekin zerikusirik ez badu?

1. Saiakera: ensayo (es), essai (fr).
2. Iradoki:
sugerir (es), suggérer (fr).
3. Erronka:
desafio.
4. Dolu:
duelo (es), deuil (fr).
5. Aurkia eta ifrentzua:
anverso y reverso (es), avers et revers (fr).
6. Gandu:
bruma (es), brume (fr).
7. Antolatu:
organizar (es), organiser (fr).
8. Erakusmahai:
mostrador (es), comptoir (fr).
9. Ikusgarri:
espectáculo (es), spectacle (fr).
10. Oinordeko:
heredero, -a (es), héritier, -ère (fr).
11. Patu:
destino (es), destin (fr).
12. Eragin:
sortu.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.