heltzear web

1937. urtetik 1943.era arteko denbora-tartera garamatza idazle gasteiztarraren azken eleberriak: Barne zerbitzuak (Elkar). Espainiako gerraren eta II. Mundu Gerraren garai ilunetan kokatua, benetako istorio batean oinarrituta dago: lau emakume ausarten istorioa da, beren bizia jokatuz beste askorenak salbatu zituztenena. Izan ere, gerra galduta, kartzela eta kontzentrazio-esparruetan1 preso zeuden senar eta nebak bisitatzen hasi ziren; mezu klandestinoak sartzen eta ateratzen segitu zuten gero; eta espioitza-sare zabala osatu zuten azkenik, erregimen frankistaren eta haren aliatu aleman eta italiarren xehetasunak2 emateko aliatu frantses eta britainiarrei. Horixe izan zen Alava sarea. Agirrek nobela historikoa ondu3 du, misteriozko thrillerraren teknikaz osatua eta irakurleari keinu egiten dioten hainbat jolasez aberastua.

heltzear web

506arretxe

Arretxeren nobela berria, ‘tarantinoarra’

Hala deskribatu du Erein argitaletxeak idazle bizkaitarraren azken eleberria. Izan ere, Txerriak eta loreak nobelaren abiapuntua Arbizuko hestebete4-lantegi batean gertatutako txistor-lapurreta misteriotsua da. Hortik aurrera, umore-klabean idatzitako trama beltza dator, erritmo bizikoa, elkarrizketa ugarikoa eta negozio aitorrezinetan5 dabiltzan pertsonaia bereziz hornitua6: Zuriñe Ruiz de Gordoa mandatugile7 bitxia, Gabriel Abrisketa enpresari ustela, Fermin Bakaikoa txistorgile iluna...

heltzear web

506gazako

GAZAKO ISTORIOAK
Mikel Ayestaran
Itzultzailea: Ibon Plazaola
Alberdania, 2025

Gaza leku irrikatua8 da, inperio eta erresuma ugari lehiatu dira hura eskuratzeko. Lurzati txiki hori, desertuaren atari eta Mediterraneoko portu, kulturen eta erlijioen sorleku, mundutik isolatuta9 dago gaur egun blokeoaren ondorioz. Idazle eta kazetariak zerrendaren10 iraganera eta orainera garamatza, konkistatzaileei beti aurre egin dien leku horretan bizitza nolakoa den erakusteko.

1. Kontzentrazio-esparru: campo de concentración (es), camp de concentration (fr).
2. Xehetasun:
detalle (es), détail (fr).
3. Ondu:
idatzi, sortu.
4. Hestebete:
embutido (es), charcuterie (fr).
5. Aitorrezin:
inconfesable (es), inavouable (fr).
6. Hornitu:
dotar(se) (es), doter (fr).
7. Mandatugile:
enkarguak egiten dituena.
8. Irrika:
deseo (es), désir (fr).
9. Isolatuta:
aislado, -a (es), isolé (fr).
10. Zerrenda:
franja (es), bande (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.