bidean web

Idazle donostiarraren azken eleberria Silueta izenez kaleratu du Susa argitaletxeak. Canok berak adierazi duenez, “nobela tranpa” da, berez existitzen ez den eleberri bati buruz idatzitako 31 iruzkinek1 osatzen dutelako. Azken batean, jolas literarioa proposatzen dio idazleak irakurleari: ezagutzen ez duen nobela bat imajinatzea hura zuzenean irakurri gabe, askotariko kritikariek idatzitako iruzkinetan bakarrik oinarrituta. Hortaz, irakurleak ez du zehaztasunez jakingo zer istorio kontatzen duen ezkutuko eleberri horrek, baina idazlea Ibarbia izeneko bat dela ondorioztatuko2 du, baita bahiketa3 bat kontatzen duela ere. Bestalde, Canoren esanetan, iruzkingileei egindako omenaldi gisa ere har daiteke liburua: “Izan ere, esker txarreko4 lanik bada, kritikari izatea da”.

503espekuazioak

bidean web

Arrate Egaña espekulaziotan

Zazpi istoriok osatzen dute Espekulazioak bilduma (Erein). Ipuin sorta honetan, egunerokotasun nahasia5 agertuko zaio irakurleari, eta era guztietako pertsonaiak: saguei higuina6 dien zientzia ikerlaria, estralurtar arrosak ezagutu dituen gaztea, presondegi mexikar bateko dokumentuak aztertuko dituen euskalduna, tabernako bezeroen elkarrizketak nahigabe entzuten dituen zerbitzaria, erlikiak aurkitzen dituen emakume boteretsua, ihesi dabilen korrikalaria eta mendekua7 nahi duen emakume taldea.

503erroenizerdia

bidean web

ERROEN IZERDIA
Jone Bordato
Elkar, 2025

Hiru ipuin luzek osatzen dute liburua: bikotekidearengandik bereizi8 eta galdurik sentitzen den emakumea; bi lagun gizonezko, euskalduna bata, espainola bestea, Pirinioetako ibilaldi batean; eta familiako sekretu bat gordetzen duten bi ahizparen elkartzea. Istorio bakoitza autonomoa da, baina guztiak hari batek lotzen ditu: protagonistek erroak9 iraganean finkatu10 arren, geroa zabalik da beti.

1. Iruzkin: kritika.
2. Ondorioztatu:
deducir (es), déduire (fr).
3. Bahiketa:
secuestro (es), séquestration (fr).
4. Esker txarreko:
ingrato, -a (es), ingrat, -e (fr).
5. Nahasi:
confuso, -a (es), confus (fr).
6. Higuin:
asco (es), dégoût (fr).
7. Mendeku:
venganza (es), vengeance (fr).
8. Bereizi:
separar(se) (es), séparer (fr).
9. Erro:
raíz (es), racine (fr).
10. Finkatu:
fijar (es), fixer (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.