Turismoak azken urteetan izan duen hazkundea eztabaida askoren iturri bilakatu da, batez ere turista gehien jasotzen duten lekuetan. Masifikazioak arazo anitz eragiten du: zerbitzu gehienak turistentzat diren neurrian, herritarrenak murriztea; alokairu turistikoak ugaritu ahala, etxebizitza eskaintza urritzea eta garestitzea... Masifikazioaren aurkako iritziak eta turismoa arautzeko eskaerak gero eta gehiago dira, baina gai gara guretzat nahi ez duguna besteei ez eragiteko? Prest gaude gu beste leku batzuetara ez joateko?
Gasteizko Arana AEK euskaltegiko B2 mailako taldea

1. Iñaki
Azken urteotan, turismoa asko handitu da eta beharrezkoa da arauak ezartzea. Horrela turismo jasangarria lortuko dugu. Beste leku batzuetara joaten garenean funtsezkoa da araudia betetzea. Bestela, etorkizuna zaila izango da turismoarentzat.

2. Josu
Nire ustez, ez da beharrezkoa inora joateari uztea. Guztiok, bidaiatzean, auzokideak errespetatzen baditugu eta bertako tokietako udalek herria turistentzako leku bilakatzen ez badute, ez dut uste arazorik sortuko denik.

3. Marisol
Argi dago azken boladan gero eta turismo gehiago dagoela eta masifikazioa areagotu dela. Gainera, horren ondorioz, etxebizitza eskuratzeko arazoak agertu dira hirietan eta herrietan. Hori dela eta, eztabaida piztu da.

4. Irene
Ez gaude prest beste leku batzuetara joateari uzteko. Alabaina, pentsa dezakegu nola bidaiatzen dugun eta nola aldatuko genukeen gure aisialdia sortzen ditugun ondorioak gutxitzeko.

5. Itziar
Masifikazioa arazo handia da hainbat lekutan. Horregatik, nik nahiago dut hain famatuak eta jendetsuak ez diren lekuetara joan, eta horrela gehiago goza dezaket. Horrela, pote bat lasai hartu dezaket hondartzari begira.

6. Fernando
Turismoa egitea eta bidaiatzea ez dira sinonimoak. Bi horien arteko diferentzia arras garrantzitsua da. Alde batetik, turismoa egiteak lekuetako baliabideekin amaituko du. Bestetik, bidaiatzea begiak eta burua mundura zabaltzea da: arras aberasgarria.

7. Pablo
Gizakia soziala da, horrenbestez, harremanak egitea beharrezkoa da berarentzat, hala besteekin, nola ingurumenarekin, lekuekin bereziki. Ez gaude prest beste toki batzuetara ez bidaiatzeko. Oreka bilatu beharko genuke, turismo jasangarria sustatzeak eta teknologia, batik bat errealitate birtuala, baliatzeak asko lagunduko luke.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.