Bilboko Guggenheim museoaren arduradunek iragarri dutenez, Urdaibaiko Biosfera Erreserban beste bi museo eraikitzeko asmoa dute. Sustatzaileen iritziz, eskualdeko jarduera ekonomikoa pizteko balioko dute. Asmoak, ordea, kontrako iritziak ere piztu ditu, bisitari kopuru gehiegizkoak ingurumenean eta eskualdeko herrietan eragin ditzakeen kalteengatik, besteak beste. Zer iruditzen zaizue proiektua?
Foruko barnetegiko uztaileko 2. hamabostaldiko B2 eta C1 mailako ikasleak

1. Yolanda Carmona
Proiektuaren alde nago. Hutsik dauden bi eraikin berreskuratuko dira, eta hori oso onuragarria izan daiteke. Era berean, Urdaibaiko azpiegiturak hobetuko dira eta proiektu honek eragina izango du tokiko ekonomian.

2. Naiara Amatriain
Urdaibai naturaren museo handia da. Bertan hainbat hegazti bizi dira. Urdaibaiko erreserban museoak eraikiko balituzte, ekosistema guztia aldatuko litzateke. Padurak desagertu, eta bertan bizi diren animaliek alde egin beharko lukete. Egokiena proiektua bertan behera uztea da.

3. Itziar Santamaría
Turismoa eta natura zaintzea ez dira bateragarriak. Proiektuak ingurumena errespetatuko duela erran ahalko dute, baina badakigu gero ez dela horrela izanen. Bestalde, eskualde bat ekonomikoki bultzatzeko, ez zait iruditzen turismoa aukera hoberena denik, ezta bakarra ere.

4. Ania Sáenz de Buruaga
Urdaibai inguruko biztanleak izan behar dira eztabaidan parte hartzaile nagusiak. Hala ere, uste dut ezinbestekoa dela gure begirada aldatzea eta, diruari hainbeste garrantzi eman beharrean, gure lurraren babesa eta guztion bizi kalitatea erdigunean jartzea.

5. Yosu Navas
Urdaibai paradisua da. Mantentzea da gure betebeharra. Horretarako, Guggenheim berriak irekitzeko proposamenak baztertu beharko genituzke; izan ere, denok dugu argi zer dakarren turismo masifikatuak...

6. Nora Fangel-Gustavson
Erokeria iruditzen zait horrelako egiturak hain hauskorra den eremu honetan eraikitzea. Erreserba natural honek bere nortasun propioa dauka, eta ez genuke turistentzako Disneyland bihurtu beharko.

7. Ithri Elbouyafrouri
Arazo ekonomikoak konpontzen saiatzeko, beti irtenbide berdinak proposatzen dira, eta ingurumenean eragin larria sortzen dute. Ez dugu ezer ikasi? Argi dago konponbide zaharrek ez dutela balio eta gure pentsamoldea aldatu behar dugula.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.