Superbotereak fikzioa direla ondotxo dakigu denok. Alegia, komiki, film eta ipuinetako kontuak. Nolanahi ere, nork ez du izan inoiz superbotereren bat edukitzeko ametsa? Adibidez, idazmen proba egitean superhiztegitsua izatea; euskaltegiko pintxo lehiaketan megagastronomikotasunaren jabe izatea; poteoan, lagun zekena datorrenean, ikusezin bihurtzea... Zuek, zein superbotere eduki nahiko zenukete?
Amurrioko AEKko B2 mailako taldea

1. Mery Arechabala
Teletransportatzeko ahalmena eduki nahiko nuke. Ondo legoke atzamarrak kraskatzea eta edozein lekutara joan ahal izatea. Adibidez, zerbait gustatzen ez zaizunean, aldatzeko aukera izateko.

2. Anton Menoyo
Nik superbizitza nahiko nuke izan, hobeto bizitzeko. Eta ingurukoei pixka bat pegatuko nieke. Orain arte asko aprobetxatu dut parrandak egiteko, baina nabaritzen dut adinak ez didala laguntzen lehen bezala disfrutatzeko.

3. Oskar González
Hizkuntza berriak azkar eta erraz ikasi nahiko nituzke, asko kostatzen zaidalako ikastea. Modu horretan, euskara eta ingelesa jakingo nituzke, eta denbora libre gehiago edukiko nuke bidaiatzeko, Euskal Herrian eta mundu guztian zehar.

4. Ibon Beldarrain
Nik teleportatu nahiko nuke, denbora irabazteko; hortaz, aisialdi gehiago edukiko nuke. Bestalde, jai egunetarako edo oporretarako superbotere ona izango litzateke, azkarrago zein merkeago bidaiatzeko.

5. Ainhoa Barrenetxea
Teletransportatzeko boterea eduki nahiko nuke, denbora asko ematen dudalako egunero leku batetik bestera. Gainera, orain furgoneta tailerrean daukat! Erabiliko nuke lanera joateko, batez ere, baina ondo legoke urrun bidaiatzeko ere erabiltzea. Denbora ez ezik, diru asko ere aurreztuko nuke!

6. Itxaso Guerrero
Txarto dagoen jendeak eta hitz egin ezin dutenek zer sentitzen duten jakitea ondo legoke, haien bizitza hobetzeko. Adibidez, egoitza batean gaixorik dagoenari, ezin izango balitz komunikatu, nire boterea erabilita lagunduko nioke.

7. Judith Remírez de Ganuza
Ikusezina izan nahiko nuke, mundu honetan jende asko txarra baita, gezurrak ezin ditut jasan. Pertsonen gezurrak detektatu nahiko nituzke eta merezi dutena jaso dezatela.

 


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.