heltzear web

Jakina denez, Atharratzen hasiko da 24. Korrika, martxoaren 19an. Zuen herritik lehen egunean bertan igaroko da, gauez. Hurrengo egunean lanerako jaiki beharra egonik, hartuko duzue parte Korrikan? Nola? Noiztik ezagutzen duzue Korrika? Hartu izan duzue parte euskara ikasten hasi baino lehen?
Hazparneko gau-eskolako B1 mailako xede-taldea

Solange Etchepare
2024ko Korrikan Baionan hartu nuen parte. Lagunekin, egun osoan besta egiterat joan nintzen. Biziki aprobetxatu genuen eguna, giro handia zen Baiona helmuga zelako. Haurrak eskolan direnetik ezagutzen dut Korrika: gau eskola finantzatzen laguntzen duen besta ederra da.
Marie Bonnet
Ez dakit oraino non, beharbada Atharratzen edo Hazparnen. Pentsatzen dut lagunekin eta haurrekin eginen dudala. Ttipitatik ezagutzen dut, ez dakit xuxen noiztik, baina oroitzen dut gaztea nintzelarik Baionarat arribatu zela Ferminen kantuarekin. Niretzat, Euskal Herrian den besta ederrenetarik bat da Korrika.
Sandra Bosqu Dachary
Bai, baina ez korrika, nahiago dut argazkiak egin. Ez dakit nora joanen naizen, Hazparnerat ala Lekornerat: ikuspegi ederrenak ezagutzerat joan behar dut aurretik. Nerabezarotik ezagutzen dut Korrika. Nire dantza taldeak kilometro bat erosi zuen eta lagunekin korrika egin nuen. Giroa biziki gustatu zitzaidan, besta zen!
Rozenn Lamerat
Nahi nuke, baina ez dakit ahalko dudan. Ez dut aspalditik ezagutzen Korrika. Aurten Korrika 2026ko martxoaren 19tik 29ra izanen da, eta pentsatzen dut jendeek zoriontsu dutela parte hartuko. Ekimen ederra da!
Jean Pierre Uhalde
Korrikan ez dut parte hartzen. Zonbait aldiz lagun batek galdegin zidan lasterka ibiltzeko, eta gauez, baina nik ez dut lasterka egiten. Euskal Herritik urrun bizi izan naiz, baina egunkarietan ikusten nuen Korrika.

Julie Darrieumerlou
Martxoaren 24an, lana bukatu bezain laster, Kanbotik Larresororaino joanen naiz, eta lankideak motibatuko ditut. Ene haurrek Korrika Ttipia eginen dute ikastolarekin. Ttipitan Korrika ezagutzen nuen, baina aldi batez baizik ez nuen parte hartu, Irisarrin. Giroa ona da, biziki maite dut, eta bistan dena, kausa ona da.
Kristina Indart
Ez dakit oraino parte hartuko dudan. Nahi nuke, baina ez lasterka egin, emeki ibiliz baizik, dortokak bezala, nahikaria badut. Oroitzapen bat badut. Ttipitan bazen kantu bat, ene irakaslearekin ikasi nuena: “Guk euskaraz, zuk zergatik ez...”. Korrikari lotua zen, baina ez dut oroitzen noiz izan zen, zein urtetan.
Aurélien Le Baccon
Bai, parte hartuko dut. Ene zerbitzua Senperen da, eta lankide batzuekin joanen naiz korrika egitera kilometro batez. Korrikak arratsaldean zeharkatuko du Senpere, gure bulegoaren inguruetan. Ikastolako buraso naizenetik ezagutzen dut Korrika, lehenik Korrika Ttipia, eta ordutik beti parte hartzen dut.
Floriane Changala
Bai! Zinez ederra da! Kilometro batzuez nahi nuke korrika egin, baina ez dakit posible izanen denetz, ene herritik Korrika gaueko 2etan pasatuko baita... Ttipitan ezagutu nuen Korrika, baina ez nuen parte hartzen. Maluruski, ene familian beti frantsesez ari ginen, eta ingelesa euskara baino inportanteagoa zen...


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.