bidean web

Joan den hilean eman ziren ezagutzera 24. Korrikaren kanta eta bideoklipa. Pello Reparazek (Zetak) sortu du Xiberutikan Mendebaldera abestia, eta Erramun Martikorenak eta Maixux Zugarramurdik ere hartu dute parte. Behin eta berriz entzungo dugu hemendik aurrera, baina gustatu al zaizue 24. Korrikaren kanta? Eta bideoklipa? Korrika egiteko aproposa iruditzen zaizue?

Iruñeko Irrintzi euskaltegiko B2-C1 mailako taldea

 

Sofia Domínguez
Batez ere, hitzak gustatu zaizkit eta bereziki bi gauza. Alde batetik, komunitatearen ideia transmititzen du toki eta belaunaldi desberdinak aipatzen dituenean. Bestetik, inportantea da gaur egungo beste borroka batzuk ikusaraztea. Horregatik, gustatzen zait Dajla eta Gazari buruz hitz egiten duela.

Maria Bravo
Niri abestia gustatzen zait, gehienbat kantuaren hitzetan erreferentzia asko egiten ditu Pellok. Doinua eta erritmoa gustatzen zaizkit, baina uste dut pixka bat motela dela korrika egiteko. Gaur egun, Pello euskararen eragile indartsua da, eta bultzatzen ari da euskararen alde; horregatik, pentsatzen dut erabaki ona izan dela berak aurtengo kantua abestea.

Javier Mérida
Musikak Zetak-en beste edozein kantutan bezala harrapatu nauenez, eta mundu euskalduneko keinuz beteta dagoenez, asko gustatu zait. Abestia gustuko dudan arren, ez nuke korrika egiteko jarriko. Zerbait alaiagoa edota indartsuagoa sumatzen dut faltan, eta ez hurrengo albumean jar dezakeen kanta bat.

Isabel Lekunberri
Abestia asko gustatu zait. Erritmoa dauka eta itsaskorra eta alaia ere bada. Gutxien gustatu zaidana da bideoklipean “Herria” ez dela agertzen; horrela uste dut hunkigarriagoa izango litzatekeela. Eta, zalantzarik gabe, gehien gustatu zaidana da Maixux eta Erramunek parte hartu izana, euskara eta Korrika denonak direlako.

Jaione Goñi
Bai, gustatu egin zait. Iparraldetik hegoaldera aipatzen ditu hainbeste herri, batez ere Nafarroakoak… keinu hunkigarria da Kepa Junkera aipatzea, eta Erramun eta Maixux ezin hobeki egon dira. Bideoklipa apur bat motela iruditu zait, koloreen falta eta umerik gabe sumatu dut. Dena den, arrakasta handia izan dezala espero dugu.

Lotfi Ahmed
AEKk Zetak bolo-bolo doala aprobetxatzen jakin du Korrika bultzatzeko. Gaur egungo Euskal Herriko talde ospetsuenetariko bat da, dudarik gabe. Hala ere, nahiz eta azken Korriketako abestien artean onena izan, Pelloren azken diskoko beste “tema” bat entzuten ari naizelako sentipena izan dut.

Iker Vergara
Abesti ederra da. Zetak bezalako talde bat, gure kultura eta gure hizkuntza hainbeste zaintzen dituena, Korrikaren abestia egiten ikustea polita da.

Jon Diaz de Mendibil
Niri gustatu zait. Abestiak euskal kulturarekin lotura duten elementu asko aipatzen ditu. Gainera, uneren batean erritmoan “goraldi” bat espero banuen ere, estribilloa eta erritmoa itsaskorrak dira. Bestalde, Zetak taldea modan dagoenez, euskara lau haizetara zabaltzeko aproposa izan daiteke.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.