Chieti-Pescarako (Italia) Gabriele d’Annunzio Unibertsitateko Psikologia Sailak pertsona ezkertiak ikertu ditu. Izan ere, baliabide gehienak eskuinentzat prestatuta daude, munduko biztanleen ia % 90 direlako; beraz, hautespen1 naturalak zergatik ez du lortu ezkertiak desager­tzea? Biologoen buruhauste2 hori Gabriele d’Annunzioko ikertzaileek argitu dute: ezkertiak askoz lehiakorragoak3 dira, Scientific Reports aldizkariak argitaratu duenez. Lateralitatearen, sexuaren eta lehiakortasunaren arteko lotura ebaluatzeko 1100 inkesta baino gehiago egin ostean, emaitzek argi erakutsi dute ezkerrek “hiperlehiakortasun” askoz handiagoa eta antsietatea kontrolatzeko joera⁴ txikiagoa dutela. Ondorioa da garaipen-egarri hori ezaugarri psikologiko sakona dela eta ez duela loturarik trebetasun5 fisiko handiagoekin.

1. Hautespen: selección (es), sélection (fr).
2. Buruhauste: quebradero de cabeza (es), casse-tête (fr).
3. Lehiakor: competitivo, -a (es), compétitif, -ive (fr).
4. Joera: propensión (es), propension (fr).
5. Trebetasun: aptitud (es), aptitude (fr).

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.