Urriaren 16an eta 17an, arnasguneek hizkuntza gutxituen1 biziberritzean daukaten garrantziaz hitz egingo dute Azpeitian (euskararen arnasgunea da jendeak eguneroko bizimoduan euskara modu naturalean erabiltzen duen lekua). Nazioarteko bilkura honen izenburua Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean izango da. Erakunde hauek antolatuko dute topaketa: UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea), Soziolinguistika Klusterra, UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) eta Coppieters Fundazioa. Hizlariak Euskal Herritik eta beste herrialde batzuetatik etorriko dira, hala nola Eskozia, Gales, Kanada, Katalunia eta Hego Tiroletik. Bi helburu nagusi izango ditu bilkurak: batetik, arnasguneek hizkuntza gutxituen biziberritzean duten rola aztertzea; bestetik, hizkuntza horien egoera soziolinguistikoa hobetzeko proposamenak eta neurriak zabaltzea.
4. Hizkuntza gutxitu: lengua minorizada (es), langue minorisée (fr).