heltzear web

Urdaibain ez da Guggenheim Museorik eraikiko. Museoko patronatukideek (Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Guggenheim Museoa) jakinarazi dutenez, proiektua bertan behera1 utzi dute, behin betiko2. Arrazoi bat nabarmendu dute erabakia hartzeko: Muruetako ontziolako lurzorua3 erabiltzeko korapilo juridikoa, denbora gehiegi beharko litzatekeelako egitasmoa garatzeko. Guggenheim Urdaibai Stop plataformak bestelako argudioak aipatu ditu, ordea: kalte ekologikoak (biosfera erreserba da Urdaibai) eta herritarren presioa. Izan ere, proiektuak kontrako iritzi ugari piztu ditu hasieratik, baita kultur eragile ugarirenak ere. Herritarren garaipentzat hartuta, beraz, plataformak ospakizun eguna antolatuko du Gernika-Lumon otsailaren 7rako. Hainbat urteren ostean, askatu da korapiloa, baina hari mutur4 asko utzi ditu matazak5: zer-nolako kultur politikak ditugun; turismo ereduak; gobernantza moduak... Museoetako bisitek bisitariarengan bezala, arrastorik utziko ote du aferak6 tartean ibili diren guztiengan?

1. Bertan behera utzi: abandonar (es), abandonner (fr).
2. Behin betiko:
definitivamente (es), définitivement (fr).
3. Lurzoru:
suelo (es), sol (fr).
4. Hari mutur:
cabo (es), bout (fr).
5. Mataza:
embrollo (es), imbroglio (fr).
6. Afera:
gatazka, auzi, arazo.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.