bidean web

Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaile talde batek egiaztatu1 du gure burmuina2 nerabezaroan bizi dela 32 urte betetzen ditugun arte. Ondorio horretara heldu dira 90 urtera arteko lau mila pertsona ingururen garunak3 eskaneatu ostean, gizaki bakoitzaren neuronak elkarren artean nola lotzen4 diren aztertzeko. Ikertzaileen esanetan, “burmuina etengabe5 aldatzen da, beti dabil neuronen arteko loturak indartzen eta ahultzen6”. Hala, denborari dagokionez, garunak bost fase dituela ondorioztatu dute: umezaroa (jaiotzatik 9 urtera arte), nerabezaroa (9 urtetik 32ra), helduaroa7 (32tik 66ra), zahartzaro goiztiarra8 (66tik 83ra) eta zahartzaro berantiarra9 (83 urtetik gora). Ondorioak bat datoz, oro har, gaur egun dakigunarekin, baina ziurtzat jotzen dute guztiok ez ditugula garuneko aldaketak adin berean nabarituko10. Bestalde, 30 urterekin oraindik nerabeak garela jakiteak gauza batzuk ulertzen ere lagundu ahal digu...

1. Egiaztatu: constatar (es), constater (fr).
2. Burmuin:
cerebro (es), cerveau (fr).
3. Garun:
burmuin.
4. Lotu:
conectar (es), attacher (fr).
5. Etengabe:
gelditu gabe.
6. Ahuldu:
debilitar(se) (es), débiliter (fr).
7. Helduaro:
madurez (es), maturité (fr).
8. Goiztiar:
precoz (es), précoce (fr).
9. Berantiar:
tardío, -a (es), tardif, -ive (fr).
10. Nabaritu:
antzeman, sumatu.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.