Hastear da Euskaraldia. Maiatzaren 15etik 25era egingo da laugarren edizioa, Elkar mugituz egingo dugu lelopean. Aktibazioan eta mugimenduan azpimarra, euskararen erabilera areagotzeko. Batak bestearengan dugun eragina baliatu nahi baitu aurtengo Euskaraldiak denon artean euskararen erabilera aktibatzeko, erabilerarentzat mesedegarri diren arau sozial berriak gizarteratu eta errotzeko. Horretan saiatuko gara ekimenak iraun bitartean, baita AEKn ere: euskaltegiak, irakasleak eta ikasleak. Elkarte, erakunde, talde eta/edo norbanakoak. Nor beretik, ahobizi edo belarriprest txapa soinean dugula, euskaraz egiteko prest gaudela erakusteko, euskaraz egiteko. Aukeratu al duzue zuen rola? Eman al duzue izena? Lasai, www.euskaraldia.eus webgunean egin dezakezue eta, baita zalantza guztiak argitu ere. Hartu txapa, eman txapa eta jo dezagun euskararen alde egotetik euskararen alde egitera, bai Euskaraldian bai ondoren ere!


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.