Nafarroako herritarren % 63 euskara sustatzearenalde” edo “oso alde” daude. Halaxe erakutsi du Eusko Ikaskuntzak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egindako ikerketa batek. Xabier Erize soziolinguistak eta Carlos Vilches soziologoak zuzendu dute ikerketa eta, oro har, euskararen aldeko jarrerak antzeman ditu. Esaterako, herritarren % 85ek uste du euskara “babestu beharreko aberastasun kulturala” dela, eta % 49,6k uste du Nafarroako Gobernuak orain baino gehiago sustatu beharko lukeela euskara. Beste % 34,4k, aldiz, orain bezala sustatu behar duela uste du. Hezkuntza sisteman euskarak eduki beharreko tokiari dagokionez, % 75ek uste du euskara ikasteak “aukerakoa” izan beharko lukeela, eta % 21,2k haur guztiek ikasi beharko luketela. Euskararen presentzia handitzearen alde dauden herritarrak % 64 dira, eta euskarazko kultur jarduerak ugaritzearen aldekoak % 63. “Euskaraz ez badakizu, ikasi ahal izatea gustatuko litzaizuke?” galderari baietz erantzun diote parte hartzaileen bi herenek.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.