heltzear web

Mendiko erreskateak kobratu ala ez? Frantzian, gaia aztertzen hasi dira. Orain arte ez dituzte ordainarazi1, baina Frantziako Kontuen Epaitegiak Senatuan aurkeztutako txosten baten arabera, eredu hori eutsiezina2 da Frantziako Estatuarentzat. Erreskateen kostua kalkulatu du Kontuen Epaitegiak: helikopteroak eta langile espezializatuek parte hartzen dutenean, 10.780 euro balio du, batez beste3, erreskate bakoitzak. Azken urtebetean, erreskate-kopuruak gora egin du. Esaterako, 2024an ia 10.000 izan ziren, 2018an baino % 18 gehiago. Joerak gorantz jarraituko duela aurreikusi dute eta, ondorioz, ekonomikoki jasanezina⁴ izango dela. Horrenbestez, kasu jakinetan kobratzen hasteko aukera eztabaidatuko dute agintariek. Besteak beste, arduragabekeriaz⁵ jokatzen duten mendizaleei eta/edo benetako premiarik⁶ ez dutenei kobratuko zaie. Erreskateak ordainarazita, horrelako portaerak gutxitzea espero dute proposamenaren egileek.

1. Ordainarazi: ordaintzera behartu.
2. Eutsiezin:
mantendu ezin dena.
3. Batez beste:
por término medio (es), en moyenne (fr).
4. Jasanezin:
insoportable (es), insupportable (fr).
5. Arduragabekeria:
irresponsabilidad (es), irresponsabilité (fr).
6. Premia:
necesidad (es), nécessité (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.