Lasai, ez da ezer txarrik gertatu Euskaltzaindian. Alderantziz, erakundea janariz eta edariz bete zaigu, eta merendero bihurtu: saltsa beltz; Idiazabalgo, Erronkariko eta Ossau-Iratiko gazta; tallarin; orujo; Errioxako eta Nafarroako ardo; Getariako txakolin... Izan ere, sei hilean behin egin ohi duen legez, Euskaltzaindiak bere hiztegia eguneratu du. Oraingoan, 2025eko lehen eguneratzean egindako lanari eutsita, sukaldaritzaren atala osatu du, ardogintza eta hazkurri1 kontuak gehituta Euskaltzaindiaren Hiztegiari (www.euskaltzaindia.eus). Horiez gain, hekatonbeak erakusten duenez, bestelako formak jaso ditu: ejem, somnanbulu, meme... Guztira, 774: 265 sarrera, 364 azpisarrera eta 145 ohiko lexia. Era berean, 1.635 zuzendu edo osatu ditu. Hala, 52.091 forma ditu orain jasota. Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Hiztegiko zuzendariak azpimarratu duenez, lantaldeak etengabe2 jarraitzen du “berrikusten, osatzen eta hobetzen”. Zer, zokomiran ibili nahi?

1. Hazkurri: janari, jaki, elikagai.
2. Etengabe:
gelditu gabe, atseden hartu gabe.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.