Goi Paleolitoan balea hezurrez egindako tresnak topatu dituzte Bizkaiko Golkoko hainbat aztarnategitan1; besteak beste, Euskal Herriko zenbaitetan. Madeleine aldikoak dira, duela 20.000-14.000 urtekoak. Ikertzaileek diotenez, inon aurkitutako zaharrenak. CNRS Frantziako Zientzia Ikerketarako Guneko ikertzaileek zuzendu dute ikerketa, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek ere parte hartu dute, lehendik aztertutako aztarnategietako piezak eskainiz: landutako2 tresnak zein hezur zatiak. Guztien artean, Lekeitioko Santa Katalina haitzuloa izan da aztarnategi aberatsena. Bizkaiko Golkoan balea hezurrez egindako tresnak bildu eta hainbat teknika erabiliz aztertu dituzte. Horrela egiaztatu dute garai hartako gizakiek balea hezurrak erabiltzen zituztela tresnak egiteko. Baleei buruzko informazioa ere lortu ahal izan dute: orduko baleen elikadura, bale espezieak... Emaitza guztiak Nature Communications aldizkarian argitaratu dituzte.

1. Aztarnategi: yacimiento (es), lieu de vestiges (fr).
2. Landu:
tallar (es), tailler (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.