Hemendik aurrera, erretzaileentzat gero eta zailagoa izango da tabakoaz gozatzea, Euskal Herri osoan. Izan ere, uztailaren 1etik aurrera, Iparraldean debekatuta egongo da haurrak ibiltzen diren gune publikoetan erretzea; hots1, parkeetan, lorategi publikoetan, eskolen eta lizeoen inguruetan... Helburua, haurrek aire garbia arnasten2 dutela bermatzea eta tabakoaren eragina murriztea. Haatik, ostatuetako terrazetan erretzea ez da galaraziko3. Bai, ordea, Hego Euskal Herrikoetan, Espainiako Gobernua prestatzen ari den tabakoaren aurkako lege aurreproiektuaren arabera. Baita enpresa autoetan eta unibertsitate campusetan ere. Kirol instalazioetan eta autobus markesinetan, berriz, ezingo da erre Euskal Herri osoan. Espainiako Osasun Ministerioak, halere, ez ditu oraindik eremu guztiak zehaztu. Eta inork ez du ezer esan, oraingoz, norberaren etxean erretzeaz...
1. Hots: hau da, alegia.
2. Arnastu: respirar (es), respirer (fr).
3. Galarazi: debekatu, baimenik eman ez.