24. KORRIKA:
Munduan ere lasterka1!
Euskarak ez du mugarik2. Horren adibide da Korrika Munduan ekimena3: Euskal Herritik kanpo antolatzen dira Korrika herrikoiak⁴. Leku askotan egiten dira, eta euskal etxeek, euskara-ikasleek, euskara-irakasleek, laguntzaileek... antolatzen dituzte. Formatu txikikoak izaten dira eta euskararen aldeko mezua zabaltzen dute. Gainera, munduko euskaldunak aktibatzeko balio dute. Euskal Herritik kanpo bizi denak eta Korrika antolatu nahi duenak, Korrika Munduan ekimenarekin bat egin ahal du. Horretarako, Korrikarekin harremanetan jarri5 behar da,
“Ahizpa txikiak” ere lasterka
Munduan barrena11 ere egiten da Korrika euskararen alde. Eta, aldi berean12, Korrika beste hizkuntza gutxiagotu batzuentzat eredu13 da. Hala14, Korrikak “ahizpa txikiak” ditu munduko hainbat lekutan. Urtez urte, ekimen horiek ugaritu egin dira: katalanaren, galesaren, bretoieraren, gaelikoaren, korsikeraren eta beste zenbait15 hizkuntza gutxiagoturen alde egiten dira. Aurten, hiru hitzordu16 nagusi izango dira: katalanaren aldeko Correllengua, apirilaren 19tik maiatzaren 5era; okzitanieraren aldeko La Passem, apirilaren 30etik maiatzaren 9ra; eta bretoieraren aldeko Ar Redadeg, maiatzaren 8tik 16ra. Hiru “ahizpa txiki” horiek 24. Korrikan ere parte hartuko17 dute. Zehazki, lekukoa18 eramango dute Bilbon hiru ekimenetako ordezkariek19. Era berean20, Korrikaren azken egunean, martxoaren 29an, gune21 berezi bat eskainiko zaie Korrikaren munduko lagunei: Etxepare gunea, Plaza Barrian.
1. Lasterka: korrika, antxintxika.
2. Muga: límite (es), limite (fr).
3. Ekimen: iniciativa (es), initiative (fr).
4. Herrikoi: popular (es), populaire (fr).
5. Harremanetan jarri: contactar (es), contacter (fr).
6. Bestalde: por otro lado (es), d'autre part (fr).
7. Erronka: desafío (es), défi (fr).
8. Ahalik eta... -ena: lo más... posible (es), le plus ou le moins... possible (fr).
9. Gutxiagotu: minorizado, -a (es), minorisé, -e (fr).
10. Itzuli: traducir (es), traduire (fr).
11. Barrena: a través de (es), à travers (fr).
12. Aldi berean: al mismo tiempo (es), en même temps (fr).
13. Eredu: modelo (es), modèle (fr).
14. Hala: así pues (es), donc (fr).
15. Zenbait: batzuk.
16. Hitzordu: cita (es), rendez-vous (fr).
17. Parte hartu: participar (es), participer (fr).
18. Lekuko: testigo (es), témoin (fr).
19. Ordezkari: representante (es), représentant (fr).
20. Era berean: asimismo (es), de la même manière (fr).
21. Gune: leku, toki, eremu.

