hasieran web

2026ko Araba Euskaraz ekainaren 14an izango da, Amurrion. Aurten, hango Aresketa ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen aldeko jai handia. Horrenbestez1, azken urteetako lekua aldatu egingo da; izan ere2, azken lau edizioak Gasteizen egin dituzte, Olarizuko zelaietan3. Aresketa ikastolak seigarren aldiz antolatuko du Araba Euskaraz, eta oraingoan Taupadak4 berpiztu5! izango da lema. Antolatzaileek azaldu dute euskarari bulkada6 handi bat” eman nahi diotela, Amurriotik Araba osora, euskararen taupadak berpizteko. Horrez gain7, beste helburu batzuk ere baditu festak. Adibidez, Aresketa ikastolaren proiektua ezagutarazi8 nahi dute; euskara guztiona9 eta guztiz10 ona” dela erakutsi nahi dute, eta eguneroko bizitzan gehiago erabiltzea sustatu11. Jaiari buruzko informazio guztia https://arabaeuskaraz.eus/ webgunean dago.

1. Horrenbestez: horregatik, hori dela eta, ondorioz.
2. Izan ere:
ya que (es), puisque (fr).
3. Zelai:
campa (es), prairie (fr).
4. Taupada:
latido (es), battement (fr).
5. Berpiztu:
revivir (es), renaître (fr).
6. Bulkada:
impulso (es), poussée (fr).
7. Horrez gain:
además de eso (es), en plus de ça (fr).
8. Ezagutarazi:
dar a conocer (es), faire connaître (fr).
9. Guztion:
de todos, -as (es), de tous, -tes (fr).
10. Guztiz:
completamente (es), complètement (fr).
11. Sustatu:
impulsar (es), impulser (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.