hasieran web

Étoile du Roy fragata kortsarioa Pasaia Itsas Festibalean egongo da maiatzaren 14tik 17ra. 1745ean eraikitako itsasontzi1 baten erreprodukzioa da, eta film askotan erabili izan dute. Adibidez, Napoleon (Ridley Scott, 2023) eta Les Trois Mousquetaires: D'Artagnan (Martin Bourboulon, 2023) pelikuletan. Jaialdian, bisitatzeko aukera izango da, baita beste ontzi asko ere. Pasaiako Itsas Festibala bi urtetik behin2 egiten da itsas ondarea3 ezagutarazteko4. Hori dela eta5, munduko leku askotatik etorritako ontzi tradizionalak biltzen dira Pasaiako badian. Gainera, herrian kultur ekitaldi ugari6 antolatzen dituzte. Étoile du Roy ontziaz gain7, besteren artean8 Morgenster belaontzi erraldoia9 ere etorriko da: 48 metro luze, 6 metro zabal eta 29 metroko altuerako bi mastarekin10, jaialdiko handiena izango da aurten11.

1. Itsasontzi: barco (es), bateau (fr).
2. -tik behin:
una vez cada... (es), une fois par... (fr).
3. Ondare:
patrimonio (es), patrimoine (fr).
4. Ezagutarazi:
dar a conocer (es), faire connaître (fr).
5. Hori dela eta:
por eso (es), pour ça (fr).
6. Ugari:
asko, pilo, mordo.
7. -z gain:
además de (es), en plus de (fr).
8. Besteren artean:
entre otros/as (es), entre autres (fr).
9. Erraldoi:
gigante (es), géant, -e (fr).
10. Masta:
mástil (es), mât (fr).
11. Aurten:
este año (es), cette année (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.