Everesteko Kanpamentu nagusiko jardunak Khumbuko glaziarraren urtzea azkartzen du

Himalaiako glaziarrak urtzen1 ari dira. Arrazoi nagusia klimaren berotzea da, baina badira beste faktore batzuk ere. Adibidez, jende-pilaketa2. Regional Environmental Change aldizkarian argitaratutako ikerketa batek Everesteko kanpamentu nagusian sortzen den beroa aztertu du. Kanpamentua 5.300 metroko garaieran3 dago, Khumbuko glaziarrean. Estimazioaren arabera, bertan 2.492 tona izotz eta elur urtzeko adina⁴ bero sortzen da denboraldi batean. Bero horren % 94 erregaien⁵ kontsumoagatik da. Gainerakoa, jendearen txizagatik⁶. Nepaleko Toponimia Departamentuak 2023ko udaberriko denboraldia (50 egun inguru) aztertu du. Orduan, 2.100 pertsona inguru bildu ziren. Satelite bidez, eremu horretako tenperatura aztertu eta ikusi dute kanpamentu nagusiaren inguruan tenperatura-igoera handiagoa dela glaziarreko beste toki batzuetan baino. Tenperatura-aldaketak, erregai-kontsumoa eta egunero sortutako pixaren kopurua (6.000 litro) kontuan hartuta egin dute estimazioa.
1. Urtu: derretir(se) (es), (se) fondre (fr).
2. Pilaketa: acumulación (es), accumulation (fr).
3. Garaiera: altura (es), hauteur (fr).
4. Adina: tanto... como (es), autant que (fr).
5. Erregai: combustible (es), combustible (fr).
6. Txiza: orina (es), urine (fr).
