heltzear web

2026ko udazkenean, kalean izango da Gure Moneta tokiko1 dirua. Lehenik, Oarsoaldean (Gipuzkoa) eta Baztanen (Nafarroan) jarriko dute martxan, eta datozen urteetan Hego Euskal Herriko beste eskualdeetara zabaldu nahi dute sustatzaileek2. Hain zuzen, Oarsoaldean eta Baztanen aritu dira proiektua lantzen, eta, esan bezala, aurtengo azken hiruhilekoan kaleratuko dute bi eskualde horietan. Bien bitartean3, proiektua gizarteratzen jarraituko dute, ahalik eta babes handiena lortzeko lanean. Egun, hainbat erakundek eta eragilek babesten dute, besteak beste aipatutako bi eskualdeetako udalek. Tokiko dirua da Gure Moneta, eta Ipar Euskal Herriko euskoaren esperientzia du oinarri. Hura 2013an jarri zuten martxan, eta gaur egun Europan gehien erabiltzen den tokiko moneta da. Leku bakoitzeko ekonomia bultzatzeko xedea4 dute tokiko monetek, bertako ekoizle eta merkatarien jarduerari laguntzen baitiote. Proiektuaren xehetasun5 guztiak https://guremoneta.eus/ webgunean ezagut daitezke.

1. Tokiko: local (es), local, -e (fr).
2. Sustatzaile:
zerbait sustatzen edo bultzatzen duen pertsona.
3. Bien bitartean:
mientras tanto (es), entre-temps (fr).
4. Xede:
helburu.
5. Xehetasun:
detalle (es), détail (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.